Zenbaki erromatarrek zenbatzeko sistema bat osatzen dute, gaur egun ezagutzen ditugun zenbakien ordez hizkiak erabiltzen dituena. Horretarako alfabetoko hizki larri batzuk aukeratu zituzten erromatarrek: I - V - X - L - C - D - M.

Era berean, hizki hauek elkartuz zenbakiak eraikitzen dira. Adibidez: XVI = 16.

Hizkiak

aldatu

Hizki bakoitzari balio ezberdin bat dagokio:

Erromatarra Hamartarra
I 1
V 5
X 10
L 50
C 100
D 500
M 1000

Arauak

aldatu

a)     I, X, C eta M hizkiak ezin dira hiru aldiz baino gehiago errepikatu:

  • III = 3              IIII = 4
  • CCC = 300     CCCC = 400


b)     V, L eta D hizkiak ezin dira errepikatu.


c)     Ezkerraldean dagoen hizkiak hurrengoak baino balio handiagoa badu, batu egingo ditugu.

  • CL 100 + 50 = 150
  • VI 5 + 1 = 6
  • LX 50 + 10 = 60


d)     Ezkerraldean dagoen hizkiak hurrengoa baino balio txikiagoa badu, kenketa egingo da.

  • I hizkia, V eta X hizkien aurrean badoa:
    • IV 5 - 1 = 4
    • IX 10 - 1 = 9
  • X hizkia, L eta C hizkien aurrean badoa:
    • XL 50 - 10 = 40
    • XC 100 - 10 = 90
Zenbaki hamartarrak Zenbaki erromatarrak Azalpena
1 I 1
2 II 1 + 1
3 III 1 +1 + 1
4 IV 5 - 1
5 V 5
6 VI 5 + 1
7 VII 5 + 1 + 1
8 VIII 5 + 1 + 1 + 1
9 IX 10 - 1
10 X 10

Bitxitasunak

aldatu

Ba al dakizu zer gertatzen den hizkien gainean marra bat idazten badugu?

  • M hizkiak mila adierazten du baino haren gainean marra bat idazten badugu mila aldiz biderkatzen dugu bere balioa.
  •  = 1.000.000


Historiako momentu hau erromatar zenbakiekin idatzita:

Gasteizko katedral zaharrak katedral titulua lortu zuen urtea:

MDCCCLXII

 
Gasteizko Katedral Zaharra kanpotik ikusita