Txikipedia:Elgoibar
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 11.500 |
🔎 Azalera | 39,11 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 51 metro |
![]() |
Elgoibar Gipuzkoako udalerri bat da. 11.540 biztanle ditu.
Geografia
aldatuDeba ibaiak herria zeharkatzen du.
Auzo hauek ditu: Altzola, Arriaga, Sallobente-Ermuaran, Aiastia-San Migel, Idortorbe-San Pedro, Azkue-San Roke eta Urruzuno.
Historia
aldatu1346an fundatu zuen Alfontso XI.a Gaztelako erregeak. Villa Mayor de Marquina izena eman zion.
Burdingintzak garrantzia handia eduki zuen Erdi Arotik. Burdina Bizkaitik ekartzen zuten, Debako portura. Handik ibaian gora garraiatzen zuten, gabarretan. Burdinolek materiala lantzen zuten, eta gero Gaztelara bidaltzen zuten gurdietan.
1560ean eta 1617an bi sute handi eduki zituen Elgoibarrek, eta alde zaharra suntsitu zuten.
1552, 1834 eta 1983 urteetan uholdeak izan ziren.
Ekonomia
aldatuIndustriak garrantzia handia dauka Elgoibarren, batez ere makina-erremintaren sektoreak.
Demografia
aldatu2019an 11.585 biztanle zituen.
Politika
aldatu2019ko hauteskundeen ondorioz, Ane Beitia aukeratu zuten alkate.
Euskara
aldatuHerritarren gehiengoa euskalduna da, %60 baino gehiago.
Eraikin garrantzitsuak
aldatu- Udaletxea. 1737ko eraikin barrokoa.
- Altzolako bainuetxea. 1846koa.
- Altzola dorretxea. XV. mendekoa.
- Pilotalekua. 1751koa.
- San Bartolome eliza. 1716koa.
Elgoibartar ospetsuak
aldatu- Juana Manuela Irusta Egia (1844-1882), bertsolaria
- Hasier Etxeberria (1957-2017), idazlea
- Arnaldo Otegi (1958), politikaria
- Maria Arrillaga Garate (1918-2015), pilotaria, erraketista
- Zuhaitz Gurrutxaga (1980), futbolaria eta telebistako aurkezlea