👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
5.744.113
🔎
Azalera
20.742 km²
🏙️
Hiriburua
San Salvador
📷
Argazkiak
ikusi
El Salvadorreko bandera


El Salvador Erdialdeko Amerikako estatu bat da.

Geografia aldatu

Geografia anitza eta historia aberatsa duen herrialdea da. 21.000 kilometro karratu inguruko azalerarekin, eskualdeko herrialderik txikiena da, baina 6 milioi biztanle baino gehiago ditu, eta Amerikako populazio trinkoenetako bat du. San Salvador, hiriburua, hiririk handiena eta gune politiko eta kulturala da.

Gaztelania da El Salvadorreko hizkuntza ofiziala; herrialde osoan hedatuta dago. Horrez gain, nahuatl, komunitate indigenek hitz egiten dutena, hizkuntza koofizial gisa

Erliebea aldatu

Salvadorreko geografia askotarikoa da, mendiak, sumendiak, hondartzak eta lautadak ditu. El Salvadorren hainbat sumendi daude, eta Volcán Ilamatepec sumendia da altuena, 2.381 m. neurtzen ditu. Honek 3 aldiz egin du eztanda: 1904, 1920 eta 2005. urteetan. Izenak dioen bezala, Santa Ana hirian dago.

Fauna eta flora aldatu

El Salvadorren biodibertsitatea ikusgarria da, oihan tropikaletatik hasi eta nekazaritza eremuetaraino doan floragatik. Bertan, honako landare mota hauek dira ugarienak: kaoba, zedroa, mangladiak, kautsua, baltsamoa, pinua, haritza eta sendabelarrak. Faunak, berriz, kostaldean batez ere, pumak, jaguarrak, tximinoak, tukanak eta itsas dortokak bezalako espezieak biltzen ditu.

Historia aldatu

El Salvadorrek historia aberats eta konplexua du. Pipilak bezalako herri indigenak bizi ziren Espainiak kolonizatu zuen arte XVI. mendean. 1821ean independentzia lortu ondoren, Erdialdeko Amerikako Federazioaren parte izan zen eta gero herrialde aske bihurtu zen 1841ean. XX. mendean, El Salvadorrek bi gerra zibil handi bizi izan zituen: lehenengoa, 1932 eta 1933 urteen artean, "Sarraskiaren Iraultza" izenez ezagutzen dena, eta bigarrena, luzeagoa eta suntsigarriagoa, 1980 eta 1992 urteen artean gertatu zena, El Salvadorreko Gerra Zibila bezala ezagutzen dena.