Txikipedia:Ekaterina Makárova

Ekaterina Makárova tenisean jokatzen

Ekaterina Makárova Moscun jaio zen, 1988ko ekainean. Errusiako tenislari profesional ohia da eta bere karreran lorpen handiak izan dituen kirolaria.[1]

Kirol ibilbidea aldatu

6 urterekin tenisean jokatzen hasi zen, ezkertia da eta 15 urterekin emakumezkoen senior zirkuituan sartu zen, baina zoritxarrez, 2020ko urtarrilan erretiratu egin zen tenisetik. Dena den, 17 urtez izan da tenislari profesionala. [2]

Kirol lorpenak aldatu

Bere karreran zehar gertakari garrantzitsuena  2015eko lehen astean WTA rankingean hamargarren postua lortzea izan zen. Rio Janeiroko olimpiar jokoetan, 2016an, urrezko domina lortu zuen Yelena Vesnin-ekin batera.  Horrez gain, 2014 eta 2015eko Grand Slametan, bietan bakarkako txapelketetan semifinaletara iritsi zen, Estatu Batuetan eta Australian . Australian 2012 eta 2013an, Wimbledonen 2014ean eta Estatu Batuetan 2013an final laurdenetara iritsi zen Grand Slam lehiaketan. Makárovak hiru WTA titulu irabazi ditu; Eastbourne Premier eta Pattaya City eta Washington internazionalak. [3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Yekaterina Makárova. 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Yekaterina Makárova. 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) Yekaterina Makárova. 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).