Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak27.234
🔎  Azalera24,78 kilometro koadro
🌄  Altuera121 metro
Map

Eibar Gipuzkoako udalerri bat da. 27.417 biztanle ditu.

Geografia aldatu

Baserri-auzo hauek ditu: Otaola-Kiñarraga, Arrate, Gorosta, Mandiola eta Aginaga.

Historia aldatu

1346an fundatu zen hiria, Gaztelako erregeak emandako foru baten bidez. Erregeak hiria harresiz ixteko agindua eman zuen.

Armagintzak garrantzia handia eduki zuen XV. mendetik XX. mendera.

 

Demografia aldatu

2019an 27.246 biztanle zituen.

Politika aldatu

2019ko hauteskundeen ondorioz, Miguel de los Toyos da alkatea.

 
Markeskua jauregia

Euskara aldatu

Herritarren erdia baino gehiago euskalduna da (%51,6, hain zuzen ere).

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • San Andres eliza. XVI eta XVII. mendeen artean eraikia.
  • Untzueta jauregia. XVII. mendekoa.
  • Aldatze jauregia. XVII. mendekoa.
  • Markeskua jauregia. XVI. mendekoa.
  • Eibarko udaletxea. 1901ekoa.
  • Coliseo Antzokia. 1949an zabaldu zuten.
  • Astelena frontoia. 1904an zabaldu zuten.
 
Astelena frontoia 1946an

Argazki galeria aldatu