Eguzkiak erretako larruazala.

Eguzkiaren erradiazioa Eguzkiak igortzen duen energia da, bereziki erradiazio elektromagnetiko moduan transmititzen dena.

Etengabe, Eguzkiak energia asko bidaltzen digu. Energia mota ezberdinak daude: erradiazio infragorria dago, beroa dena; argi ikusgaia, gure begiek ikus dezaketena; eta argi ultramorea ere badago. Gure begiekin, ezin dugu argi ultramorea ikusi, baina hor dago. Eta gure azala erre dezake.

Erradiazio infragorria, argi ikusgaia eta argi ultramorea espektro elektromagnetikoan dauden uhin motak dira. Horiek guztiak energia dira. Hala ere, energia-uhin horiek guztiak ez dira berdinak; batzuek besteek baino energia gehiago dute.

Zergatik erretzen du eguzkiak? aldatu

Uhin infragorriek argi ikusgaiek baino energia gutxiago dute. Uhin infragorriak luzeagoak dira, hau da, tarte handiago dute uhinaren igoera eta jaitsiera bakoitzaren artean. Uhin ultramoreek argi ikusgaiek baino energia gehiago dute. Energia horrek kalte egiten digu eguzkia babesik gabe hartzen badugu.

Gure larruazala argi ultramore gehiegirekin kontaktuan badago, denborarekin argi horrek kalte egingo die gure azaleko zelulei. Zelulak hil daitezke eta gure gorputzak erreakzionatu egiten du. Larruazala gorri bihurtzen da eta erreta sentitzen dugu; horrek min handia eragin dezake.

Argi ultramorea Eguzkitik dator, baina beste gainazal batzuetan errebota dezake, hala nola, uretan, elurretan eta eraikin batzuetako hormetan. Horrek esan nahi du eguzkitako baten azpian bagaude ere, oraindik eguzki-erredura izan dezakegula. Argi ultramoreak hodeiak ere zeharkatu ditzake, horregatik erre gaitezke egun lainotsu batean.

Zure larruazala babestu dezakezu izpi ultramoreak heltzea eragozten duen zerbait eginez. Arropa eta kapelak uhin horiek urrun edukitzeko modu bikaina dira. Eguzkitik babesteko kremek argi ultramorea islatzeko edo xurgatzeko gai diren substantzia kimikoak dituzte, eta gure azala ez da erretzen eguzki-erradiazioaren ondorioz.