Dicraeosaurus | |
---|---|
Dinosauro belarjalea | |
Altuera | 6 metro |
Luzera | 13-20 metro |
Bizi zen garaia | Jurasikoa |
Esanahia | urkila narrastia |
Dicraeosaurus kamioi baten tamaina zuen dinosauro belarjale bat zen. Lepo luzea zuen, eta oso flexiblea. Lepoarekin pinu eta zuhaitz handietako hostoak eta fruituak jan zitzakeen. Isatsa fina eta luzea zen, eta baliteke akuilu moduan erabiltzea, defendatzeko.
Buru txikia baina isats luzea
aldatuDinosauro honek buru txikia zuen gorputzarekin alderatuta. Begiak eta sudur zuloak ere txikiak ziren. Dinosauro haragijaleen erasoak jasotzen zituen, eta ez zuen babesteko ez hezur gogorrik ezta atzapar luzerik. Horregatik, isatsarekin kolpeak ematen zituela uste da. Azkarra zela uste da.