Diana eta dardoak

Dardoen jokoa bakarka edo taldeka jolasteko joko edo kirola da. Joko horretan jolastu ahal izateko bi oinarrizko tresnak dardoak eta diana dira.

Dardoa, eskuarekin jaurtitzen den arma da, bere punta objektiboan iltzatzeko helburuarekin. Lantza baten antzekoa da, nahiz eta tamaina txikiagoa izan. Joko edo kiroleko dardoak diseinu berezia du airean etengabe eta egonkortasunean egoteko.

Gaur egun, jaurtigai edo proiektila desberdinak dardo gisa ezagutzen dira. Ezagunenak diana batera joko moduan jaurtitzen direnak dira.

Dardoen jokoan, jokalari bakoitzak txandaka hiru dardo jaurtitzen ditu. Taulan (diana) ahalik eta erdien jotzea da helburua, gero eta zentroago gero eta puntu gehigo lortzen da, eta irabazlea partidan puntu gehien lortzen duena da.

Gaur egun ezagutzen ditugun dardoen lehengo zantzuak 1314an azaldu ziren.[1]

Dardo motak aldatu

Altzaiuzko dardoak: Altzairuzko dardoak burdinez egindako dardoak dira, profesionalek erabiltzen dituzte.

 
Plastikozko zenbait dardo

Plastikozko dardoak: plastikosko dardoak plastikoz egindako dardoak dira, izenak dioen bezala plastikozko punta dute. Altzairuzkoak baino arinagoak dira. Normalean taula (diana)elektronikoetan erabiltzen dira.

Zerbatana-dardoak oso txikiak dira (2 zentimetro inguruko luzera izan dezakete, aurreko bi motak baino bost aldiz gutxiago) eta oso arinak dira, hodian sartu eta gero beraren mutur batetik putz eginez bultzatu behar baitira.[1]

Dardoen historia aldatu

Dardoak Ingalaterran hasi ziren jolasten, hasieran Erresuma Batuko tabernetan jokatzen zen soilik, eta historiaren zehar, mundu osora zabaldu da. Eta gaur egun, edozein lekutan jokatu dezakegu, tabernetan, etxean… oraindik asko jokatzen dira munduko herrialde eta kultura guztietan.

Dardoek 1314. urtearen inguruan dituzte aurrekariak, non lehen aldiz aipatu baitzieten historiako liburuetan.[1]

Dardoen eta bere tresnen historia aldatu

Askok euren gezi laburtuak egiten hasi ziren, tabernara eramango zituztenak lagunei erronkak egiteko.

Gauza bera gertatu zen dardo-taularekin eta dardo eta dianarekin. Hasieran militarrek jolasten zuten ez aspertzeko edo. Geroago, klase ertaineko joko gisa, ondoren, albisteak azkar bidaiatu zuen arte eta denbora gutxian goi mailako klaseen zaletasun ezaguna bihurtu zen, hauek ere interesa erakutsi eta dardoak jaurtitzeko trebetasunak erakutsi nahi zituzten.

Dardoak debekatu zituzten Ingalaterran (egin ziren lekuan) debekatu egin zuten zorizko jokotzat hartu zutelako momentu hartan.

Dardoak 1960ko hamarkadan iritsi ziren Espainiara, 1908an, baina 1990ean diana elektronikoak agertu ziren, eta joko honek ‘eztanda’ handia izan zuen bere momentuan.

Dardoen jokoa estresaren kontra egiteko terapia ona dela demostratua dago.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Dardoak. 2022-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).