Dama-joko bat 10x10 aldera.
Dama-joko bat 10x10 aldera.

Dama-jokoa taula baten gainean eta fitxekin jokatzen den bi jokalarien arteko taula-jokoa da. Hainbat tauletan jokatu ahal da, alde bakoitzean 8x8, 10x10 eta 12x12 lauki kopurukoak izan daitezke. Txinatar dama-jokoan, berriz, taula sei puntetako izarra da eta 2-6 jokalarik joka dezakete. Arabiarrek aintzinan Europara ekarri zuten jokoa da.[1]

Historia aldatu

Dama-jokoaren antzeko jokoen aztarnak aurkitu dira Mesopotamiako Ur hirian.  Ekialde Hurbilean alkerke izeneko jokoa sortu zen, 5x5 taula batean jokatzen dena. Erdi aroan arabiarrek Iberiar penintsulara ekarri zuten eta  xakeren yeraginez 8x8 taulan jokatzen hasi zen.[1]

Arau orokorrak aldatu

  • Bi lagunen artean jokatzen da.
  • Bakoitzak taularen bi errenkadak betetzen ditu bakoitzak bere piezen koloreekin ( txuria eta beltza).
  • Piezak diagonalean eta aurrera, ezkerrera edo eskubira, mugitzen dira, hutsik dagoen ondoko gelaska batera aldatuz.
 
Dama-joko bat 8x8 aldera.
  • Aurkariaren piezaren gainetik pasatuz gero, pieza hori kaleratuko duzu.
  • Jokalariaren pieza bat azken lerrora heltzen denean, dama bihurtzen da.
  • Aukera baduzu aurkariaren pieza jateko derrigorrez jan behar duzu.
  • Piezarik gabe edo piezak mugitu ezinik geratzen denak galtzen du.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Dama-joko. 2022-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).