Txikipedia:Christine Nesbitt

Christine Nesbitt 2008-an

Christine Nesbitt (1985eko martxoaren 17an jaioa) Kanadakoa den eta erretiratua dagoen abiadura patinatzaile bat da, eta gaur egun Vancuver-en (British Columbia) bizi da. 1000 metroko munduko errekorra zuen, 1 : 12 : 68; 2012ko urtarrilak 28an egin zuena, 2013ko azaroak 17 arte, Britany Bow-ek pasa zionean. Kanadako errekorra da gaur egun.[1]

Ibilbidea aldatu

12 urterekin hockey-a utzi ondoren, izotz abiadurako patinajean hasi zen. Kanadako urrezko domina olinpikoa da pista luzeko abiadura patinajean. 2010-eko Vancouver-ko Neguko Olimpiar Jokoetan 1000m-ko proban domina irabazi zuen.[2]

13 urte zituela, 1999an zilarrezko domina lortu zuen Ontario pista motzeko 3000 metroko errelebo taldean, eta brontzezko domina ere irabazi zuen ekitaldi berean 2003ko Kanadako Neguko Jokoetan. Nesbitt pista luzeko abiaduran patinatzen hasi zen 2003ko abuztuan.

Bi urte geroago, Kanadako pista luzeko "Rising Star Award"-a irabazi zuen. 2005-06 tenporadan bere lehen domina irabazi zuen munduko kopa batean, 2005eko azaroaren 20ean brontzea lortu zuen Salt Lake City-ko 1500 metrotan eta gero zilarrezko bi domin irabazi zituen Kanadako emakumezkoen taldearekin.[3]

Lorpenak aldatu

Errekor Pertsonalak[4] aldatu

Emakumeen abiadura patinatzailea
Ekitaldia Emaitza Data Kokapena Nota
500 m 37.59 2012ko urtarrilak 21 Utah-ko Obalo Olimpikoa, Salt Lake Hiria
1000 m 1:12.68 2012ko urtarrilak 28 Obalo Olimpikoa, Calgary Gaur egungo Kanadako errekorra (munduko errekorra 2013ko azaroak 17 arte)
1500 m 1:52.75 2007ko azaroaren 10 Utah-ko Obalo Olimpikoa, Salt Lake City
3000 m 4:03.44 2011ko otsailaren 12 Obalo Olimpikoa, Calgary
5000 m 7:07.15 2008ko urtarrilaren 13 Obalo Olimpikoa, Calgary
Taldeko lehiaketa 2:55.79 2009ko abenduaren 6 Obalo Olimpikoa, Calgary Gaur egungo munduko errekorra (Kristina Groves eta Brittany Schussler-ekin)
 
Christine Nesbitt

Munduko Errekorrak[5] aldatu

Ekitaldia Denbora Data Lekua
Konbinazio txiki 153.856 2007ko azaroaren 11 Utah-ko Obalo Olimpikoa, Salt Lake Hiria
Taldeko lehiaketa 2:55.79 2009ko abenduaren 6 Obalo Olimpikoa, Calgary
1000 m 1:12.68 2012ko urtarrilak 28 Obalo Olimpikoa, Calgary

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Christine Nesbitt. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  2. (Ingelesez) Christine Nesbitt | Official Website of Canadian Olympic Gold Medallist Speed Skater Christine Nesbitt. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. (Ingelesez) Christine Nesbitt. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  4. (Ingelesez) Christine Nesbitt. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  5. (Ingelesez) Christine Nesbitt. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).