Camptosaurus
Dinosauro belarjalea
Altuera2 metro
Luzera7 metro
Bizi zen garaiaJurasikoaren amaieran
Esanahianarrasti kurbatua

Camptosaurus dinosauro sendoa zen, atzeko hanka indartsuekin eta oin zabalekin. Lau behatz zituen hanka bakoitzean. Zutik jartzen ez zenean, bi metro neurtzen zituen bizkarreraino, eta luzeran 8 metro arteko fosil batzuk aurkitu dira. 800 kilogramo inguru pisatzen zituzten, baina baliteke txikiagoak izatea normalean.

Burua hiruki formarekin

aldatu

Buruak hiruki forma zuen, sudurra puntan eta moko txikia azpian. Hortzak zituen, baina finak eta oso elkartuta. Hortz horiekin belarrak jaten zituzten, eta horregatik asko gastatzen zitzaizkien. Zientzialariek uste dute mingain handia zuela, hostoak berarekin hartu eta ahora sartzeko. Masailak handiak zituen, janari asko sartzeko moduan aldi berean.

Hankak kurban

aldatu

Bere izena narrasti kurbatua da, dituen hankengatik. Uste da atzeko hankekin abiadura handia lortzen zuela, eta bere gorputza orekatzeko isatsa erabiltzen zuela. Ez zuen korrika egitea beste babesik harrapakarien aurka.