Brest-Litovskeko ituna 1918ko martxoaren 3an Brest-Litovsk hirian sinatutako bake ituna izan zen. Errusia eta Alemaniaren artean sinatu zen.

Ituna sinatu zuten batzuk

Zeinek proposatu zuen eta zergatik aldatu

Itun hau Leninek proposatu zuen Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzeko, Errusian Errusiar Iraultza gertatzen ari zelako.

Zeinek sinatu zuen eta zein baldintza ezarri zizkien Errusiari aldatu

Ituna Alemaniako Inperioak, Bulgariako Erresumak, Austria-Hungariako Inperioak, Otomandar Inperioak eta Errusiako Sobietar Errepublikak sinatu zuten.

Alemaniak Errusiari jarritako baldintza batzuk hauek izan ziren:

Ondorioak aldatu

Ondorioak
Atalburuko testua Firmatu aurretik Firmatu ondoren
Aliatuak Frantzia, Britania Handia eta Ameriketako Estatu Batuak Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta Otomandar imperioa.
Etsaiak Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta Otomandar imperioa. Frantzia, Britania Handia eta Amerikako Estatu Batuak
 
Garaiko mapa

Itun honetan emandako lurrekin hau gertatu zen:

  • Bielorrusia Alemaniaren agindupean egon ondoren Bielorrusiako Errepublika Popularra sortu zuen
  • Estonian Estoniako Gobernu Autonomoa sortu zen.
  • Finlandiak bere independentzia mantentzea lortu zuen.
  • Letonian Errepublika ezarri zuten baina Alemaniak agintzen jarraitzen zuen.
  • Lituanian independentzia deklaratu zuten
  • Ukrania Ukraniako Errepublika Popularra izatera pasa zen.
  • Polonia Sobietarrekin gerran sartu zen eta Bigarren Mundu gerra garaian Alemaniarekin bake ituna sinatu zuen.