Boxeoa

Boxeoa, eskularruak jantzita dituztela eta araudi bat errespetatuz bi borrokalarik aurrez aurre joka egiten duten borroka-kirola da.

Historia aldatu

Ingalaterran sortu zen boxeo izeneko kirola XVlll. mendean eta gaur egun boxeoa arautzen duten legeak Queensberry markesak eman zituen 1865ean. Boxeoak, historian zehar, 2 fase izan ditu, eskularrurik gabe eta eskularruekin.

1. FASEA aldatu

Boxeoa apustuak egiteko asmatu zen eta ez zegoen araudirik. Eskularrurik gabe jokatzen zutenez,  askotan borrokalariak lesionatzen ziren eta baita hiltzen ziren. 1. fase honetan bi fase desberdindu daitezke arauen arabera.

  • Jack Broughton boxeolariak, George Stevenson irabazi zuen borroka batean, eta egun gutxira hil egin zen. Arrazoi honengatik, Broughton boxeotik erretiratu zen eta konturatu zen berak arauak jarri zitzakeela. Horrela asmatu zituen garai hartako arauak.
  • London Prize Ring-en arauak 1838an sortu ziren Broughton-en araudian oinarrituta. 23 arau zeuden baina oraindik eskularrurik gabeko borroka praktikatzen zen.

2. FASEA aldatu

Bigarren faseko lehenengo borrokaldia 1867an izan zen Londresen. Borrokaldi hauetan bi gauza berri gertatu ziren; alde batetik, pisutan banatuta zeuden borrokalariak: pisu arina, pisu ertaina, eta altua. Bestetik, eskularruak erabiltzen hasi ziren eta borroka “rounds” izeneko tarteetan banatuta zegoen. Honen ondoren XIX. mendearen bukaeran boxeoa mundu osora eraman zen.

Arauak aldatu

Gaur egungo arauak 2008. urtean jarri ziren, boxeoa kirol garbiagoa izateko. Arau hauek boxeo profesionalean eta amateur kategorian ere erabiltzen dira.

  • Aurkariaren gorputzaren atzeko zatia ezin da kolpatu.
  • Aurkariari ezin zaio bizkarrik eman.
  • Aurkariaren gerriko azpiko partea ezin da jo.
  • Soilik ukabilak erabili daitezke.

Round aldatu

Borroka zatitan banatuta dago, hauek “rounds” deitzen dira. Gaur egun maila nazionalean 3 minutuko 10 txanda egiten dira eta profesionalean 3 minutuko 12 txanda. Amateur-eko round-ak honako hauek dira:

  • Gizon seniorrak (23 urte baina gehiago): 3 minutuko 3 txanda.
  • Emakume seniorrak: 2 minutuko 4 txanda.
  • Gizon juniorrak (16-17-18 urte): 2 minutuko 4 txanda.
  • Emakume juniorrak: 2 minutuko 3 txanda.
  • Gizon kadeteak (14-15 urte): 2 minutuko 3 txanda.
  • Emakume kadeteak: 1,5 minutuko 3 txanda.

Eskularruak aldatu

Eskularru berezi batzuk erabili behar dituzte boxeolariak eskuetan, boxeoko eskularruak izenekoak, hauek, 1-2 kg-ko pisua izan ohi dute.

Borrokaren bukaera aldatu

Boxeoan borrokak mota askotakoak izan daitezke:

  • Boxeolari bat lurrera erortzean eta arbitroak hamar segundo zenbatu ondoren ez bada altxatzen, borroka amaitzen da.
  • Jokoaren arauren bat hausten duen lehen borrokalaria kanporatzen da.
  • “Round” asko dijoazenean, bietako borrokalari baten maila okerragoa bada edo boxeolari batek amore ematean bukatzen da.

Kolpeak aldatu

Lau kolpe desberdin daude: Jab, Cross, Crochet eta Uppercut.

  • Jab: Ukabilkada indartsu eta azkarra da, defentsarako erabiltzen da eta aurreko eskuarekin egiten da.
  • Cross: Jab-a baino askoz indartsuagoa da baina motelagoa, defentsarako erabiltzen da eta atzeko eskuarekin egiten da.
  • Crochet: Ukabilkada luze bat da, aurreko eskuarekin erabiltzen da eta oso indartsua da, mugimendua gorputz osoarekin laguntzen duelako.
  • Uppercut: Atzeko eskuarekin egiten den kolpe bat da eta mugimendua behetik gorakoa da.

Boxeolariak aldatu

Historian hainbat boxeolari profesional egon dira, eta hauek dira historian estatistika onenak eduki dituzten boxeolariak:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskarazko Wikipedia (webgunea). 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).