👶
Jaiotza
1918ko maiatzaren 17a
Västra Karup (en) Itzuli eta Västra Karup (en) Itzuli
💀
Heriotza
2005eko abenduaren 25a
Bjärlöv (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
opera abeslari
📷
Argazkiak
ikusi

Marta Birgit Svennson edo Birgit Nilsson (Karup, Eskania, Suedia, 1918ko maiatzaren 17a - Ib., 2005ko abenduaren 25a) Suediar sopranoa izan zen.

Biografia aldatu

 
Birgit Nilsson

Vástra Karup izeneko hirian jaio zen, Eskaniako probintzian. J. Hislop eta A. Sunnegardekin egin zituen ikasketak Stockholmeko Kontserbatorioan (1941-1946).

1946. urtean, Carl Maria von Weberren Ezkutuko ehiztaria operako Agataren pertsonaiarekin lehenengo aldiz jendeaurrean agertu zen, gaixorik zegoen kide bat ordeztuz, baina bere aurkezpen ofiziala 1947an izan zen, Lady Macbeth-en paperarekin, Stockolmoko Errege Operan izan zen.

1948. urtean Stockholmeko Operak kontratua egin zion, eta andik aurrera mundu osoko antzoki famatuenetan kantatu zuen. Adibidez, Argentinako Teatro Colón -ean.

Kantatu zituen pertsonaia aipagarrienak: Lady Macbeth, Venus eta Elisabeth (Tannhäuser), Senta (Mamu Untzia), Elsa (Lohengrin), Brünnhilde (Sigfried), etab.

Nilssonen ahotsak ezaugarri dramatiko bikainak zituen, eta oso ona zen musikan.

Abeslariak bere izena daraman Birgit Nilsson Fundazioa sortu zuen, eta honek, Birgit Nilsson sariak banatzen ditu.

Sariak aldatu

 

Bere ibilbide artistikoan sari ugari irabazi zituen.

  • 1954an, Errege Kortearen Abeslaria, Stockholm.
  • 1958an, Urrezko Domina, Bartzelonako Lizeoak emana.
  • 1960an, Musikaren Errege Akademiako ohorezko kidea, Stockholm.
  • 1970an, Kammersänger, Munich.
  • 1974an, Vasako Ordenaren Komandantea, Stockholm.
  • 1975an, St. Olav Ordenaren Komandantea, Norvegia.
  • 1991ean, Arteen eta Letren Komandantea, Frantzia.
  • 1999an, Vienako Filarmonikaren ohorezko kidea.

Filmografia aldatu

Sari ugari lortu zituen baina, horrezgain film batzuetan hartu zuen parte.

  • Richard Strauss: Elektra (Herbert Graf eta David Stivender, 1988)
  • Elektra (1980)
  • Tristan und Isolde (Pierre Jourdan, 1973)