Txikipedia:Betta splendens


Deskribapena aldatu

Borrokalaria edo Betta arraina Asiako hego-ekialdean jatorria duen arraina da.

Ezaugarriak aldatu

Oso erraza da animalia hau etxean edukitzea beste arrainekin oso ondo konpontzen delako. Hala ere ezin dira bi ar batera eduki, borrokan ibiltzen direlako.

Bere jatorrizko herrialdean ura beti 25,5 gradu eta 28 graduren artean egoten da eta horregatik etxean edukitzeko berogailua behar da.

Ezaugarri fisikoak aldatu

Heldua denean 5 cm luze dira emeak, eta arrak berriz 7cm asko jota. Txikia denez 8-10 litroko ontzian bizi daiteke naiz eta hobe den 15-20 litro izatea, eta gehiago ahal bada hobe.

Elikadura aldatu

Bere habitat naturalean, betta arrainak haragijaleak dira, intsektuez, zizarez, eltxoez eta ur azalean finkatzen diren intsektu-larba eta arrautzaz elikatzen dira.

Ugalketa aldatu

Arrak habia eraikitzen du eta emea bertara erakartzen du. Emeak gonbidapena onartzen du eta arrak adierazitako tokira hurbiltzen da. Emea habiaren azpian dagoela, besarkada eta arrautzen deposizioa gertatzen da.