Txikipedia:Beth Tweddle
Beth Tweddle edo Elizabeth "Beth" Kimberly Tweddle (Johannesburgo, Hegoafrika, 1985eko apirilaren 1a) gimnasta britaniarra da.
Kirol etapa aldatu
Aisialdian hainbat kirol egin ondoren, zazpi urterekin ginasiarekin hasi zen Crewe and Nantwich Gymnastics Clubean. 1997an. Hamabi urterekin, Amanda Reddinekin entrenatzen hasi zen City of Liverpool klubean.
Lorpena aldatu
Munduko txapeldun izan da hiru aldiz barra asimetrikoetan eta beste hiru aldiz lurrean.
Bere debuta 2002. urtean izan zen eta selekzioarekin 2002 urtetik-2012. urtera egon zen.
Lehenengo emakumea izan zen Erresuma Batuan domina bat irabazten joko olinpikoetan eta munduko txapelketan.
Erretiro urtea aldatu
Beth Tweddle 2013-ko abuztuaren 16ean erretiratu zen. Erretiratu zenean 28 urte zituen.
Garapena urteetan zehar aldatu
Urtea | Lehiaketa |
2001 | Lehenengo aldiz munduko txapelketa eta txapelketa nazionalean parte hartu zuen |
2002 | Europako Txapelketa, Txapelketa Nazionala, Mankomunitateko jokoak eta Munduko Txapelketan parte hartu zuen. |
2003 | Gimnasiako kopa olimpikoan eta munduko kanpeonatu Anehiem-ean hartu zuen parte. |
2004 | Munduko Kopan, Cottbus, Munduko Kopan, Lyon, Europako Txapelketan, Txapelketa Nazionalean eta Joko Olinpikoetan hartu zuen parte 2004an. |
2005 | Munduko txapelketako 3 probetan hartu zuen parte, martxoan zilarrezko domina lortu zuen eta azaroan brontzezko domina lortu zuen. |
2006 | Europako Txapelketan, Txapelketa Nazionalean, Munduko Txapelketan, Munduko Kopan, Glasgow Munduko Kopan, Sao Pauloko Munduko kopan. |
2007 | 2007ko urtarrilean, Tweddle ebakuntza-gelatik pasatu zen sorbaldan ebakuntza bat egiteko.
Apirilean, erabat sendatuta egon ez arren, Amsterdameko (Holanda) Europako Txapelketan parte hartu zuen eta zilarrezko domina irabazi zuen lurzoruko finalean. |
2008 | Europako Txapelketan, Txapelketa Nazionala eta Joko Olinpikoetan hartu zuen parte |
2009 | Europako Txapelketa, Munduko Kopa, Glasgow, Txapelketa Nazionala eta Munduko Txapelketan hartu zuen parte urte honetan. |
2010 | Urrian Holandako Rotterdameko Munduko Txapelketan parte hartu zuen selekzio britainiarreko kide izan zen. |
2011 | Apirilean Europako Gimnasia Txapelketan lehiatu zen Berlinen, Alemanian, tibian lesio txiki bat izan arren. Han, barra asimetrikoetan urrezko domina lortu zuen. |
2012 | Barra asimetrikoetan lehenengo postua lortu zuen. |