Barrabas-belarra deituriko landarea, (Oxalis latifolia), [[1]] familiako landare bat da. Fanerogamoa denez, fruitu, lore eta haziak izango ditu.
Belar iraunkorra da eta erraboil txikien sistema batetik hazten da eta estoloien bidez zabaltzen da. Hostoak, lurretik ateratzen diren zurtoin luzeetan sortzen dira eta bihotz formako hiru hostoxkaz osatuak daude. Infloreszentzia (hainbat lorez osatutako multzoa) bat da eta lore bakoitza bost petalo arrosaz osatuko da.
Habitat-a (Non bizi da?) aldatu
Jatorriz Erdialdeko Amerikakoa eta Hego Amerikako zati ekuatorialekoa da. Iberiar Penintsulan arruntagoa da Iparraldean eta Mendebaldean, eskualde heze samarretan eta itsasertzetik hurbil.
Bitxikeriak aldatu
Barrabas-belarra baratzeetan, arto-soroetan eta lorategietan aurkitu dezakegu, eta, izenak ongi adierazten duenez, belar txartzat hartzen da. Minik handiena aurreneko bietan eragiten du, batez ere landatutako landareei lehia gogorra egiten dielako hazkuntzaren aurreneko uneetan.