Barazkizaleen janari bat: dilista-hanburgesak, patata eta entsaladarekin.

Barazkizaletasuna (edo begetarianismoa) elikadura-sistema berezi bat da: animaliekiko errespetuagatik, baina baita osasun-arrazoiengatik eta bestelako arrazoiengatik ere, barazkizaleek ez dute animaliarik (haragia, arraina, itsaskiak...) jaten, baina bai, aldiz, esnea, arrautzak edo eztia. Baina begetarianismoaren barruan badago beste ikusmolde bat beganismoa deitzen dena; kasu honetan, beganoek ez dute animalietatik eratorritako inolako janaririk hartzen.

Historia aldatu

Indian eta Antzinako Grezian aurkitzen dira kontzeptu zahar honen testigantzak. “Dieta pitagorikoa” bezala ere deitzen da, Pitagorasen jarraitzaileek dieta begetarianoa jarraitzen zutelako. Mende batzuen artean dieta hau desagertu egin zen, hariaren kontsumoa oso handia zelako. Baina 1842an berriz Vegetarian society sortu zen, munduan ezagutzen den lehenengo elkarte begetarioanoa.

Barazkizaletasunaren  joerak aldatu

Dieta berezi honen barruan beste hainbat joera nagusi daude:

  • Esne-begetarianismoa: Haragia, arraia eta arrautza ez dute jaten, esnekiak, berriz, bai. Goian aipatutako Pitagorasen jarraitzaileek dieta hau jarraitzen zuten.
  • Arrautza esne-begetarianismoa: Animaliak ez dituzte jaten, baina haiengandik heldu diren arrautzak eta esnekiak bai. Gizartean ohikoena hau da, nahiz eta barazkizale askorentzat ez da begetarianoa izatea.
  • Arrautza-begetarianismoa: Esnekiak eta animaliak ez dituzte jaten, arrautzak berriz onartzen dituzte.
  • Erabateko begetarianismoa:  Hauek erabateko barazkizaleak dira, ez dituzte animaliak, arrautzak eta esnekiak jaten.
  • Beganismoa: Hitz hau ingelesetik heldu da, “vegan” hitzak barazkizalea esan nahi du eta. Erabateko begetarianismoarekin bat egiten dute. Gainera, animalietatik ateratako produktuak ez dituzte jaten, ezta ere arropetan erabiltzen. Animalien esplotazio bat dagoela esaten dutelako. Hauetako batzuk, barazki gordinak bakarrik jaten dituzte.

Barazkizaletasunaren arrazoiak aldatu

Batzuetan, medikuek berek gomendatzen dute dieta barazkizalea; batez ere, gaixotasun kardio-baskularrak dituzten pertsonentzat, haragirik ez jatea gomendagarria baita. Hala ere, gehienetan, barazkizaleek nahita hautatzen dute elikadura-mota hau, hainbat arrazoirengatik:

  • Arrazoi etikoak: Barazkizaleek uste dute animalia guztien bizitza errespetatu beharra dagoela, bai eta haien ongizatea ere. Adibidez, barazkizale batzuek esnea edo arrautzak jaten badituzte ere, ez dute hartzen haztegi handietan baldintza penagarrietan hazitako oiloen arrautzarik edota naturatik aparteko leku itxietan edukitako behien esnerik. Animaliengan probatutako edertasun-produkturik ere ez dute kontsumitzen.
  • Arrazoi zientifikoak: barazkizale batzuen arabera, haragia jatea ez da oso komenigarria gizakion anatomiarentzat: gizakion heste luzeegiak ditugu, hortzak ere ez dira oso egokiak haragia jateko, eta urdailak ez du zuku azido nahikoa jariaten animalien haragia digeritzeko. Horregatik, haragia gizakion elikagai izateko koipetsuegia dela uste dute, eta horrek handitu egiten du gaixotasun kardio-baskularrak izateko arriskua. Gainera, haragiak toxinak ere baditu, hau da, animaliaren gorputzea sortzen diren substantzia toxikoak, are gehiago baldintza txarretan haziak edo hilak izan direnean.
  • Arrazoi humanitario eta ekonomikoak: haragia oso garestia da ekoizteko, eta ur eta zereal edo labore askoren kontsumoa eragiten du; hau da, adibidez, oilasko-haragi on bat lortzeko, zereal-kopuru handia eman behar zaio oilaskoari jateko; edo ur-kopuru oso handia behi bati. Eta zereal horiek ogia egin eta munduko biztanle guztiak elikatu ahal izateko erabil litezke.
  • Arrazoi ekologikoak: animaliak (behiak edo idiak bereziki) haztegi itxietan eduki nahi ez direnean ere, aire zabalean hazi nahi badira, esparru oso zabalak behar dira, animaliak mugitu eta belarra jan ahal izateko. Eta leku askotan, esparru zabal horiek eduki ahal izateko, edota animalientzako janaria diren zerealak landu ahal izateko, basoak bota egiten dituzte, eta hori arriskuan jartzen ari da Lur planeta osoko ingurumena.


Ikus, gainera aldatu