Bahrain, Asiako hegoekialdeko herrialde bat da. Saudi Arabiak, Iranek eta Qatarrek inguratzen duen uharte txiki bat da. 765.3 kilometro karratuko eremua du, eta hiriburua Manama da.  

Geografia aldatu

 
Bahrain, Asiako hegoaldeko herrialde bat da. 765,3 kilometro karratuko eremua du. 33 uahrte txikiz osatuta dago.

33 uharte txikiz dago osatuta.  Muharraq, Sitra, Umm an Nasan, Hawar uharteak eta Bahrain dira uharterik handienak. Mendirik garaiena Jabal ad-Dukhan da, 134 metro ditu, eta Bahrain uhartean dago. Uhartearen mendebaldean, Saudi Arabia dago eta hegoaldean, Qatar.

Bahrainen basamortuko klima dago. Udak oso beroak izaten dira, eta eguneko tenperatura 48 °C-ra irits daiteke. Hezetasuna ere handia izaten da, batez ere gauez. Prezipitazioak txikiak eta irregularrak dira. Ekainean eta uztailean, ipar-mendebaldeko haizeak hauts ekaitzak eragiten ditu.[1]

Historia aldatu

 

1521ean portugaldarrek hartu zuten uhartedia, eta bertan egon ziren,  1602an Persiako safaviek bereganatu zituzten arte. 1783an, Arabiar penintsulako tribu eta klan batzuk jabetu zuten lurraldea. Hortik aurrera, Al Khalifa familiak agindu du Bahrainen.

1994az gero, gorabeherak eragiten dituzte xiitek (Islamaren adar garrantzitsuenak dira), tarteka. Nazio Biltzarra berriro antolatzea eta langabezia murrizteko neurriak hartzea eskatzen zuten.

Mendebaldeko herrialdeen aldera jo izan du Bahrainek politikan eta 1991ko Golkoko Gerran, esaterako, Estatu Batuek antolaturiko nazioarteko taldearekin bat egin zuen.

2011ko otsailean, Arabiar Udaberriaren baitan, milaka lagunek bete zuten Manama hiriburua. Egoera kontrolatu ezin zutela konturatu zirenean,  laguntza eskatu zion Golkoko Lankidetzarako Kontseiluari (GCC), eta Saudi Arabiak eta Arabiar Emirerri Batuek tropak bidali zituzten martxoan.[1]

Biztanleria aldatu

2016an 1.425.171 biztanle zituen. 0-14 urte bitartekoak %19,1 dira, 15-24 urte bitartekoak %15,6, 25-54 urte bitartekoak %56, 55-64 urte bitartekoak %6,3 eta 65 urtetik gorakoak %2,9. Bizi itxaropena 79 urtekoa da.[1]

Hizkuntzak aldatu

Arabiera da hizkuntza ofiziala, baina ingelesa ere asko erabiltzen da.[1]

Ekonomia aldatu

Ekonomiaren oinarria petrolio indusketak dira. Dena dela, eta petrolio-erreserbak ez agortzeko beste industria batzuk sortu diren arren, herrialdeko ekonomia petrolioaren mende dago, eta arazo larriak sor daitezke petrolioaren prezioen gorabeheren eraginez.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Bahrain. 2023-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).