👶
Jaiotza
1994ko martxoaren 10a
Almirante Sur (en) Itzuli eta Vega Baja (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
rapero
📷
Argazkiak
ikusi

Benito Antonio Martínez Ocasio (Bad Bunny ezizenez ezaguna) berez abeslari, konpositore eta produktorea da. 1994ko martxoaren 10ean jaio zen Almirante Sur-en (Puerto Rico). Gaur egun munduko abeslarietako famatuena da, gehien bat gazteen artean.

Bad Bunny abeslaria

2016 2017 urteen artean, bere abestiengatik eta erabiltzen zuen "trap latino" estioloarengandik izugarrizko ospea lortu zuen. Abeslaria izan baino lehen, bere herriko supermerkatu batean egiten zuen lan unibertsitateko ikasketak ordaindu ahal izateko. Urte horietan bere lehenengo kontratua sinatu zuen. Bere ibilbidean zehar beste hainbat artista famatuekin egin du lan, horien artean, Anuel AA, Arcángel (abeslaria) eta Myke Towers azpimarra ditzakegu.

Zein albuma argitaratu ditu? aldatu

Bad Bunny-k, bere ibilbidean zehar 8 album ezberdin argitaratu ditu

       Entzun!

Albuma Urtea Abesti ezagunena
El conejo malo 2017 Diles
X100pre 2018 Mia
Oasis 2019 La cancion
YHLQMDLG 2020 Safaera
Las que no iban a salir 2020 Pa Romperla
El ultimo tour del mundo 2020 Dakiti
Un verano sin ti 2022 Moscow mule
Nadie sabe lo q va a pasar mañana 2023 Monaco


Album hauen artean bi hauek dira gehien entzundakoak:

Un Verano Sin Ti: 2022ko uztailean argitaratu zuen albuma da. 23 abestiz osatuta dago. Album guztien artean famatuena da. Spotify-ko album guztien artean entzule gehien dituena izatera heldu da.

 
Albumaren portada.

YHLQMDLG: 2020ko otsailaren 29an argitaratutako albuma da. Bad Bunny-k bakarrik argitratutako 2. albuma da


Zein sari irabazi ditu? aldatu

Bad Bunny-k bere abeslari bizitzan zehar hainbat sari irabazi ditu. Hauek izan dira irabazitakoen artean garrantzitsuenak

   Ba al dakizu    
  • Lehen Hezkuntza garaian eskola jazarpenaren biktima izan zen ile luzea eta gehiegizko pisua edukitzeagatik.
  • Benito eliza batean hasi zen abesten, eta pixkanaka kantuak ateratzen famatuagoa egiten hasi zen.
  • Artista honek egun batean 183 milioi (espainiaren biztanleria lau aldiz) entzule izan zituen, Drake izeneko beste abeslari baten errekorra hautsiz.

Grammy sariak aldatu

Urtea Kategoria Nominazioa
2020 "Pop "Latino" albumik onena YHLQMDLG
2022 "Musica Urbana" albumik onena" El Ultimo Tour Del Mundo
2023 "Musica Urbana" albumik onena" Un Verano Sin Ti

Latin Grammy Sariak aldatu

   Ba al dakizu    

Bad Bunny abeslariak ez du soilik abeslari bezala lan egin. Bere hasieratan supermerkatu bateko pakete-egile bezala lan egin zuen. Horrez gain behin famatua izanda aktore lanetan ibili da ere, "Bullet train" izeneko filmean adibidez. Bere azken lanbidea WWE-ko izarretako bat izatea da.

Urtea Kategoria Nominazioa
2019 "Musica Urbana" albumik onena" X 100pre
2020 Reggaetoneko interpretaziorik onena Yo Perreo Sola
2021 "Rap/HipHop" abestirik onena Booker T
2021 "Musica Urbana" albumik onena" El Ultimo Tour Del Mundo
2022 Reggaetoneko interpretaziorik onena Lo Siento Bb
2022 "Musica Urbana" albumik onena" Un Verano Sin Ti
2022 "Urbano" abestirik onena Titi Me Pregunto
2022 Fusiorik hoberena Titi Me Pregunto
2022 "Rap/HipHop" abestirik onena De Museo