Azenarioak
Loreak
Untxia

Azenarioa mundu guztian landatzen den barazkia da.

Deskribapena aldatu

Azenarioa barazki bat da, zehazki, lur azpian hazten den barazkia da. Gaur egungo barietate azkarrenak 90 egunetan hazten dira, baina geldoagoak diren beste barietate batzuk ere badaude, 120 egun behar dutenak.

Udazkenean hosto erroseta bat garatzen du, sustraia hazten den bitartean. Ondoren zurtoin luzea ateratzen du eta loze zurien aterki bat sortzen du muturrean.

Historia aldatu

Antzina, azenarioa hosto eta hazi aromatikoengatik lantzen zen, ez sustraiagatik. Gaur egun ere, haien senide batzuk hazten dira, hala nola perrexila, mihilua, aneta eta kuminoa. Lehen mendean aipatzen da lehen aldiz iturri klasikoetan. Azenario modernoa Europan VIII. eta X..mendeen artean sartu zen ziurrenik; Ibn al-Awwam, Andaluzian, barietate gorriak eta horiak deskribatzen ditu; Simeon Setek, XI.mendeko judeo-bizantziar jakintsu eta medikuak, bi koloreak ere aipatzen ditu.

Ekoizle nagusia aldatu

Ekoizle nagusia Txina da diferentzia askorekin.

Erabilera aldatu

Gordinik edo egosita erabil daiteke eta bere hostoek, kontsumitzeko egokiak diren arren, zapore mingotsa nabarmena dute, beraz, normalean ez dira jaten. Azenarioekin entsaladak, kremak eta mokadu goxo eta arin bat prestatu ditzakegu, txokolate osasuntsuak edo fitness pastela bezalako plater gozoak.

Izena beste hizkuntzetan aldatu

  • Frantsesez: carotte
  • Ingelesez: carrot
  • Gazteleraz: zanahoria