Avaceratops | |
---|---|
Dinosauro belarjalea | |
Altuera | 0,9 metro |
Luzera | 3 metro |
Bizi zen garaia | Kretazeoa |
Esanahia | Aurpegia adarrarekin |
Avaceratops kotxe txiki baten tamaina zuen dinosauroa zen, baina oso gihartsua eta indartsua zen. Lepoaren inguruan hezurrezko lepoko handi moduko bat zuen, eta errinozeroek bezala adar handi bat zuen sudur inguruan. Beste bi adar txikiago zituen goian, Triceratopsak bezala.
Mokoa loro baten antzekoa
aldatuDinosauro hau belarjalea zen, eta moko bat zuen, gaur egungo loroen antzekoa zena. Hortz zabalak zituen, landareak suntsitu ahal izateko.
Gorputz lodia eta sendoa
aldatuBaliteke animalia azkarra izatea, oso hanka gihartsuak baitzituen. Isatsa ere lodia zen; oreka mantentzeko erabiliko zuen.