Txikipedia:Astrid Uhrenholdt Jacobsen

Astrid Uhrenholdt Jacobsen

Astrid Uhrenholdt Jacobsen 1987ko urtarrilaren 22an Trondheim, Norvegian jaio zen kirolaria da. Iraupen eskian lehiatzen du eta neguko hiru Olinpiar Jokotan parte hartu zuen. Hamar domina irabazi zituen 2007 eta 2019 urteen artean Eski Nordikoko Munduko Txapelketan. [1]

Astrid Uhrenholdt Jacobsen eskiatzen

Lesioak aldatu

2008ko denboraldia amaitu eta gutxira, Akilesen tendoian min hartu zuen, eta, ondorioz, ekainean kirurgia egin behar izan zioten. Hurrengo denboraldian, entrenamenduan, txirrindularitza-istripu larria izan zuen, eta lesio asko izan zituen. Gero, medikuntzako ikasketak egin zituen. Hala ere, espero baino lehenago agertu zen pistetan. [2]

Lorpenak aldatu

Olinpiar jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (Hego korea) Urrea Erreleboak 4 × 5 km
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Probak
2007 Sapporo (Japonia) Urrea Bakarkako abiadura
2007 Sapporo (Japonia) Brontzea Taldeko abiadura
2007 Sapporo (Japonia) Brontzea Erreleboak 4 × km
2011 Oslo (Norvegia) Brontzea Taldeko abiadura
2015 Falun (Norvegia) Urrea Erreleboak 4 × 5 km
2015 Falun (Suedia) Zilarra 15 km
2017 Lahti (Finlandia) Urrea Erreleboak 4 × 5 km
2017 Lahti (Finlandia) Brontzea 10 km
2017 Lahti (Finlandia) Brontzea 30 km
2019 Seefeld (Austria) Zilarra Erreleboak 4 × 5 km

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Astrid Jacobsen. 2020-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. «Astrid Uhrenholdt Jacobsen - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).