Txikipedia:Aretxabaleta

Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak7.155
🔎  Azalera28,97 kilometro koadro
🌄  Altuera260 metro
Map

Aretxabaleta Gipuzkoako udalerri bat da. 7.015 biztanle ditu.

Geografia aldatu

Deba ibaiak zeharkatzen du herria. Urkuluko urtegia ere bertan dago.

Auzo hauek ditu: Aozaratza, Apotzaga-Etxebarri, Arkarazo, Areantza, Galartza, Goroeta, Isurieta, Larrino eta Oro.

Demografia aldatu

2019an herriak 7.098 biztanle zituen.

Politika aldatu

2019ko hauteskundeen ondorioz, Unai Elkoro izendatu zuten alkate.

 
Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Euskara aldatu

Herritarren gehiengoa euskalduna da. %66 baino gehiago, hain zuzen ere.

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza. XVI. mendekoa.
  • Udaletxea (Arratabe jauregia). 1726an eraiki zen.
  • Galartza dorretxea. XVI. mendekoa.
  • Otalora jauregia. 1746koa.
  • Otalora dorretxea

Argazki galeria aldatu