Arbia, Brassicaceae familiako barazki bat da. Europan eta Ipar Amerikan merkaturatzen den arbi motarik ezagunenak azal eta haragi zuria dauzka

Noiz hazten da aldatu

 
Arbia

Martxotik urrira erein daiteke, kontuan izan behar da ez dituela bero handia eta lehorteak[1] ongi jasaten; beraz, udarako nahi badugu, hobe da toki freskoetan eta itzalpean landatzea. Uzta bi hilabetera jasotzen da. Ureztatze erregularra eta sarria behar du.

Arbitik jaten den zatia beheko parte txuri-berdexka da. Arbiak ongi konbinatzen du tomate  eta urazekin, beraz, besagainka erein dezakegu haien artean.

Ze forma du aldatu

Sustraiak forma konikoa du, baina biribila ere izan daiteke, sustraiaren beheko aldea mehea eta luzanga da, luzeran 10 zm edo gehiago eduki ditzake.

1-3 zentimetro hazten denean, purpura, gorria eta berdexka kolorea hartzen du eta 40-80 egun tartean hazten dira.

Beste hizkuntzetan aldatu

Gaztelaniaz: Nabo

Ingelesez: Turnip

Frantsesez: Navet

Latin: Brassica rapa rapa

Erreferentziak aldatu

[2]

  1. Arbi. 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. Arbi. 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).