Aragoiera Espainiako ipar-ekialdean kokaturiko Aragoi eskualdean hitz egiten den hizkuntza da. Gaur egun Aragoien gaztelaniaz mintzatzen dira eta aragoiera Pirinio mendikateko haranetan entzuten da soilik. 25 mila pertsonak hitz egiten dute eta desgertzeko arriskuan dago.
Izena
aldatuHasiera batean nafar-aragoiera deitu zitzaion. Gaur egun aragoiera edo goi-aragoiera esaten zaio. Askotan fabla izena ere erabiltzen da.
Dialektoak
aldatuAragoierak lau dialekto ditu:
- Mendebaldeko aragoiera
- Erdialdekoa
- Ekialdekoa
- Hegoaldekoa
Historia
aldatuAragoierazko lehenengo testuak X. mendean egin ziren. Aragoierak inguruko hizkuntzetako hitzak jaso zituen, hala nola: euskara, gaztelania, katalana eta okzitaniera.
Esamoldeak
aldatuHona hemen esamolde batzuk:
Euskaraz | Aragoieraz |
---|---|
Egun on | Buen diya |
Gabon | Buena nueit |
Eskerrikasko | Muitas grazias |
Agur | Au! |
Ongi etorri | Biemplegato |