👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
9.890.400
🔎
Azalera
83.600 km²
🏙️
Hiriburua
Abu Dhabi
📷
Argazkiak
ikusi
Arabiar Emirerri Batuak
Arabiar Emirerri Batuen Bandera

Arabiar Emirerri Batuak Ekialde Hurbileko estatu burujabea da.  Arabiar penintsularen[1] hego-ekialdean kokatua. [2]

Persiar golkoaren[3] ertzeko bederatzi printzerrietako zazpi hartzen ditu: Abu Dhabi, Ajman, Dubai, Fujaira, Ras al-Khaima, Xarja eta Umm al-Qaiwain. 83.600 kilometro koadro ditu luze-zabalean, eta 9,2 milioi biztanle zituen 2016an.

Hiriburua Abu Dhabi da.

Mohammed bin Rashid al Maktoum Arabiar Emirerrietako erregea da, eta Mohamed bin Zayed Al Nahayan lehendakaria.

Geografia aldatu

Mugak aldatu

Mugak[4], Ipar latitudeko 22°50 eta 26° artean dago kokatuta, eta ekialdeko longitudeko 51° eta 56°25 artean. Iparraldean Qatar, Oman eta Persiar golkoarekin dute muga; ekialdean, Omanekin;

 
Dubaiko etxeorratzen irudia

eta hegoaldean eta hego-mendebaldean, Saudi Arabiarekin.  

Eskualde naturalak aldatu

  • Eskualde Naturala batzuek ditu, adibidez: Herrialdeak 650 kilometroko itsasertza du Persiar golkoaren hegoaldean. Dubai da portu naturalik handiena. Uharte asko daude golkoan, eta eztabaida dago Iran[5] eta Qatarrekin horietako batzuen jabetzaz.
  • Hego-ekialdean 90 kilometroko kostaldea du. Hajar mendigune garaiak bereizten du Al Batinah herrialdeko gainerako lurraldeetatik, eta Arabiar Emirerri Batuen eta Omanen arteko muga egiten du.

Klima aldatu

  •  
    Arabiar Emirerri Batuko Klima
    Klima, Basamortukoa da[6], udak oso beroak dira eta neguak ere. Udan, tenperatura maximoak 45° C-tik goragoak dira. Hajar mendigunean, tenperaturak freskoagoak dira. Neguan, tenperatura minimoak 10° C eta 14° C artekoak dira. Uda amaieran, giroa eramangaitza da, hego-ekialdeko haize hezearen erruz. Urteko, prezipitazioa 120 milimetro dira, eta 350 milimetrokoa mendialdean.

Erreferentziak aldatu

  1. Arabia. 2023-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. Arabiar Emirerri Batuak. 2023-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. Persiar golkoa. 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. Persiar golkoa. 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  5. Iran. 2023-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  6. Basamortuko klima. 2021-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).