Txikipedia:Anna Kiesenhofer

Anna Kiesenhofer Ardècheko Nazioarteko emakumezkoen Tour2016 - 3. etapa - Leihatzen

Anna Kiesenhofer (Niederkreuzstetten, Austrian, 1991ko otsailaren 14a) Austriako triatleta, duatleta, txirrindulari lasterkaria eta matematikako irakaslea. 2021eko uztailaren 25ean, 2021ko Udako Olinpiar jokoetako urrezko domina irabazi zuen emakumezkoen banakako errepideko txirrindularitzako lasterketan. 2013ra arte Annna Kiesenhoferrek duatloi eta triatloietan parte hartu zuen. Anna Kiesenhofer nazioartean ezaguna egin zen Tour Cycliste Femenin International de l'Ardèche-nan. Mont Ventoux lasterketan irabazteagatik. Talde askok nahi zuten Anna Kiesenhofer beraien taldean kontratatu 2017ko denboraldirako. Lotto Soudal Ladies talde indartsuak fitxatu zuen 2017ko denboraldirako.[1]

Datu pertsonalak aldatu

Errepideko txirrindularia da baina horrez gain matematikako irakaslea da eta eskalatzea gustatzen zaio. Annak 1,67m neurtzen du eta  53-55 kilo tartean pisatzen ditu. Austriako hiriburuan bizi da (Vienan) eta 31 urte ditu.

Sariak aldatu

2021eko txapeldun olinpikoa izan zen Tokion. 5 aldiz Austriako txapelduna. 2016an Espainiako txirrindulari kopa lortu zuen. Sari hau irabazten duen eta Espainiarra ez den lehenengo pertsona da. Semaine Cantalienne 2015eko Frantziako afizionatuen lasterketan ere irabazi zuen. 2016an Mont Ventoux lasterketan 2 postuan sailkatu zen. 2017an Mont Ventouxen lasterketan parte hartu zuen eta berriz 2 postuan bukatu zuen. 2019an Austriako Errepideko Txirrindularitza Txapelketa eta Austriako Erlojupeko Txirrindularitza Txapelketak irabazi zituen, 2021ean berriz ere titulu hau irabaziz zuen.

Erreferentziak aldatu

[2]

  1. (Gaztelaniaz) Anna Kiesenhofer. 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  2. (Gaztelaniaz) Anna Kiesenhofer. 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).