Txikipedia:Animalia-zelula

Animalia zelula tipikoaren eskema, osagai azpizelularrak erakusten.
1: Nukleoloa 2: Nukleoa 3: Erribosoma 4: Besikula 5: Erretikulu endoplasmatiko pikorduna 6: Golgiren aparatua 7: Zitoeskeletoa 8: Erretikulu endoplasmatiko leuna, 9: Mitokondrioa 10: Bakuoloa 11: Zitoplasma 12: Lisosoma.

Animalia-zelula animaliek izaten dituzten zelula eukarioto mota da. Forma desberdinak izan ditzake, duen funtzioaren arabera.

Ondorengo egitura dute animalia-zelulek: mintz mehe eta malgua, zitoplasma eta organuluak (nukleoa, zitoplasma, mitokondrioa, golgiren aparatua, erretikulu endoplasmatiko pikorduna, erretikulu endoplasmatiko leuna, bakuoloak, zentrosomak eta erribosomak).