Andorra la Vella

Andorra iberiar penintsulako herrialde txikia da, ekialdeko Piriniotan dagoena, Frantzia eta Espainiaren artean. 468 kilometro koadroko eremua hartzen du eta 78.151 biztanle zituen 2016an. Hiriburua Andorra la Vella da. Jende asko joaten da bertara turismoagatik edota bertan bizitzera zerga gutxiago ordaintzeko. Piriniotan dagoenez, neguan eskialari asko joaten dira bertara eta zenbait gailur eder ere baditu.