Kakalardo emea


Anastrangalia sanguinolenta Euskal Herrian bizi den kakalardo mota bat da.

Deskribapena aldatu

8-13 milimetro neurtzen du. Burua, antenak eta lepo zatia beltz kolorekoak dauzka. Hegalak kolore gorrikoak emeetan, eta horixka-marroiak arretan.

Bizilekua aldatu

Europan eta Ekialde Hurbilean bizi dira. Pinudietan bakarrik aurkitu daitezke.

Zer jaten du? aldatu

Helduak polena jaten dute, eta beldarrek berriz, usteldutako enborra.