Txikipedia:Anabel Medina Garrigues

Anabel Medina Garrigues partido batean

Ana Isabel Medina Garrigues, Ana Medina bezala ezagutzen dena, 1982ko uztailaren 31an jaio zen Torrent-en, Valentzian. Ana 1998tik zirkuitu profesionalean ibiltzen den  Espainiako tenista profesional da.

Ezaugarriak aldatu

Bi besoekin jolasten du baina eskuinaren trebeagoa da. Erretiratu ondoren entrenatzaile moduan dabil gaur egun.

Lorpenak aldatu

Hainbat titulu irabazi ditu WTA-ko (Women's Tennis Association) zirkuitu profesionalean. Bakarkakoan 16. postua eskuratu zuen, binakakon berriz 3. postua. 2008an Pekingo Joko Olinpikoetan binakako txapelketan parte hartu zuen. Bertan, zilarrezko domina lortu zuen.