Altzea Europa, Asia eta Ipar Amerikako ipar basoetan bizi den ugaztuna da.

Ezaugarriak aldatu

Udan bakarka edo familiakin ibiltzen dira. Uretako landareak eta kimuak jaten dituzte. Normalean usaimena eta entzumena erabiltzen dute, bista ez dute oso ona.

Adarrak azaroa eta abenduan erortzen zaizkie. Altzeak ehizatu egiten ditzute larruarengatik eta hezurrengatik eta baita jateko ere.

Hedadura aldatu

Altzeak Amerikar kontinenteko Iparreko muturrean eta Europa eta Asiako iparraldeko herrialdeetan Finlandia, Suedia, Norvegia, Errusia bizi dira.

Espezieak aldatu

izen arrunta zientifikoa hedapena
Europar altzea A. a. alces Europan
Ekialdeko altzea A. a. americana Kanada ekialdean eta AEB ipar ekialdean
Mendebaldeko altzea A. a. andersoni Kanada mendebaldean eta AEB ipar-mendebaldean.
Siberiar altzea A. a. cameloides Siberia ekialdean, Mongolia eta Mantxurian.
Alaskar altzea A. a. gigas Alaska eta Yukonen.
Shiras altzea A. a. shirasi AEB ipar-erdialdean.