Txikipedia:Alice Milliat

Alice Milliat arraunean

Alice Milliat (Nantes, 1884.go maiatzaren 5 - Paris 1957.go maiatzaren 19) emakume kirolari famatu bat izan zen, 1884. urtean.

BIOGRAFIA aldatu

Alice lau urtez ezkondua egon zen eta gero alargundu egin zen. Ez zuen seme-alabarik izan. Irakaslea izateko ikasi zuen eta 20 urterekin Joseph Milliatekin ezkondu zen. Bikotea Londresera joan zen, Alice arraunean hasi zen eta lau urte geroago alargun geratu zen. Inoiz ez zen berriro ezkondu.

Arraunlaria, korrikalaria, hockey jokalaria, igerilaria izateaz gain, Femina Sport klubeko kide zen, eta 1917an Emakumezkoen Kirol Federazio Frantsesa sortzen lagundu zuen, diruzaina izan zen eta geroago presidente bihurtu zen.

PALMARESA aldatu

1928an kirolariak Amsterdamgo Jokoetan onartu zituzten eta epaimahai olinpikoko lehen emakumea izan zen. 1921ean Monte Carlon emakumeen nazioarteko lehen kirol proba antolatu zuen eta 1922 eta 1923 urteetan errepikatu zen. Emakumeen ordezkaritza gehiago ahalbidetzeko  Olinpiar Jokoetan presioa piztu izana egozten zaio.