Algorta Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen Getxoko auzoa da. Getxo osatzen duten auzo guztietatik populatuena da. 2001ean 39.799 biztanle zituen, 18.907 gizonezko eta 20.892 emakumezko. Izen bereko udalerri bana dago Uruguain eta Kuban. Amorotoena etxea, San Nikolas kalean. Loiolako San Inazio eliza, izen bereko enparantzan. XIX. mendearen amaieran egindakoa, 1878 eta 1892 artean. Bariko San Nikolas eliza, Basagoitiko etorbidean. Trinitarioen eliza, San Martin kalean. José María Basterrak 1888an egindako tenplua.

Bi hondartza nagusi ditu: Iparraldean, Arrigunaga, Galea lurmuturrarekin eta Ereaga.