ainara kantauriar
ainara kantauriar (Daboecia cantabrica)

Ainara Kantauriar (Daboecia cantabrica) zuhaixka txikia da. Txilarra ere deitzen zaio.

Ainara Kantauriarraren lore eta hostoen marrazkia

Nolakoa da? aldatu

10-70 cm tartean neurtzen duten zurtoin inklinatuak ditu. Adar tenteak eta iletsuak ditu. Loreen kolorearen eta espeziearen arabera, zurtoinak berde argiak, marroi berdexkak edofuksia izan daitezke

Hosto txikiak ditu (cm 1), txandakatuak eta iraunkorrak, hau da, luze irauten dute.

Loreak oliba itxura dute. Petaloak ez dira irikitzen eta txuriak, arrosak eta moreak izaten dira. Zintzilik egoten dira zurtoinaren muturrean mordoxkak osatuz (6-15).

Non aurki daiteke? aldatu

 
Txilardietan ikus dezakegu dunetako krabelina

Irlandan, Frantzian, Euskal Herrian... ikusi dezakegu. Txilardi, baso eta substratu azidoa duten lurretan jaiotzen da, gehien bat Kantauri itsasoaren ertzean. 0-1200 m bitartean hazten da. Gehien bat udan loratzen da, baina, apirila eta urria bitartean lorak ematen jarraitzen du.


Loraldia aldatu

  Loraldia
URTOTSMARAPIMAIEKAUZTABUIRAURRAZAABE
                       



 



Sailkapen zientifikoa aldatu

Erreinua Landarea (Plantae)
Ordena Ericales
Familia Ericaceae
Espeziea Daboecia cantabrica


Erabilera aldatu

Garai batetan Gaur egun
- Koltxoien betegarri gisa

- Erratzak egiteko

- Infusio diuretikoak prestatzeko

- Lore hauen nektarrarekin erleek kalitatezko eztia ekoizten dute