Txatxarramendi
- Artikulu hau Bizkaiko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txatxarromendi».
Txatxarramendi Sukarrieta ondoan dagoen uhartea da. 2,7 hektarea ditu eta Urdaibai paduraren erdialdean dago.
Txatxarramendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Azalera | 2,7 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°23′37″N 2°41′35″W / 43.3936°N 2.69297°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Sukarrieta |
Deskribapena aldatu
2'7 hektareatako azalera du Txatxarramendik. Uhartea eta lehorra zubi batek lotzen ditu eta itsasbehera denean hareaz inguratuta geratzen da. Artadi batek estaltzen du uhartea eta ipuruak ere badaude.
Historia aldatu
Hegoaldean II. mendeko erromatarren kabotaje toki baten aztarnak aurkitu dira.
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran bainuetxeen inguruan turismogune bihurtu zen Sukarrieta. UIhartean ostatu bat eta itsaski biberoa eraiki ziren. Bainuetxea egon zen eraikinean AZTIren itsasoaren ikerketarako zentroa dago eta lorategi botaniko bat ere badu, 25 landare espezie dituena.
Ikus, gainera aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak aldatu