Txapelarriko Kaskoa

Euskal Herriko mendia

Txapelarriko Kaskoa Nafarroako erdialdeko Pirinioetako mendi bat da, Lauriñaga mendilerroan dagoena, Nafarroa Behereko mugatik gertu. Lauriñagako mendilerroa osatzen duten hiru mendietatik, txikiena da, 1213 metroko garaierarekin.

Txapelarriko Kaskoa
Datu orokorrak
Garaiera1.213 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°02′42″N 1°20′51″W / 43.0450127°N 1.347403°W / 43.0450127; -1.347403
MendikateaLauriñaga mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIbañetako mendatea
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Irispideak aldatu

1057 metroko garaieran dagoen Ibañetako mendatean, bere iparraldeko basotik Girizu mendia inguratzen duen bide asfaltatua hartu behar da, Luzaideko Usategietara helduz. Eskumatara ehiza babesleku bat utziz, 1069 metrora dagoen Gararbide lepora iristen da. Bidea jarraitzen da, orain, pixkana-pixkana, 1216 metrora dagoen Lindusgoitia muinorantz igotzen dena, Lindus menditik gorago dagoen tontor batetara helduz. Aurrean, Lindus mendia geratzen da. Lepora jaitsi eta eskumatara basotik jaisten hasten den bidea hartzen da, baina, hortik metro gutxitara, desbideratu egin behar da, gailurraren tontorretik jarraitzeko usategiekin batera, pixka bat Mizpiratxar edo Granada lepora jaitsiz.

Igoera, gailur garbiaren tontorretik luzatzen da, handik denbora gutxira Atxistoi mendiaren tontorrera iritsiz. Iparraldeko aurpegitik jeitsiera labur bat eginez, Txapelarriko lepora iristen da, nondik Txapelarriko Kaskoa mendiaren tontorrera iristen den minutu gutxian.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa