Hau Txantiloi:Artxibo txantiloiaren dokumentazio azpiorrialdea da. Hemen jasota daude txantiloi horren erabilera argibideak, kategoriak, Wikidatako hizkuntza arteko loturak eta beste eduki batzuk, txantiloiaren beraren zati ez direnak.
Txantiloi hau eztabaida orrialdeetako eztabaida zaharrak artxibatzeko erabili daiteke. Artxiboen hasiera data zehaztu behar da, eta txantiloiak azpiorrialdeetara loturak sortzen ditu, hilabeteka sailkatuak. Azpiorrialdeak egungo hilabetea baino hilabete bat lehenago amaitzen dira. Erabiltzeko, hurrengoa idatzi behar da:
Hasierako data "noiztik (urtea)" eta "noiztik (hilabetea)" parametroekin zehazten da. Hilabetea ez da izenez zehaztu behar, zenbakiz baizik. Adibidez, hasierako data 2005eko martxoa balitz, "noiztik (urtea) = 2005" eta "noiztik (hilabetea) = 03" lirateke. Beste parametroak aukerakoak dira, taularen itxura bakarrik aldatzen dute. Erabili behar ez badituzu, ezabatu lerro hoiek.
Gainera, hilabeteka sailkatu beharrean beste artxibatze motak jarrai daitezke. Adibidez, kronologikoki ordenatuak [[/1go artxiboa]], [[/2. artxiboa]] bezala, edo beste edozein modutan. Horretarako, azpiorrialde hauek "beste artxiboak" parametroaren barruan definitzen dira.
Ikus daitekeenez, hasierako urtea oso zaharra baldin bada, azpiorrialdeak ez dira aurtengo urtera heltzen. Honen arrazoia 2004 urtea baino zaharragoak diren eztabaidak oso ugariak ez direla da. Oraingoz hasierako urtea + 3-raino prestatua dago, gehiagoren beharrik ez dagoelako, baina denbora igaro ahala urte gehiago sartuko dira. Adibide praktiko bat Txokoan aurki dezakezu.