Txantiloi:2008-19 Nabarmendutakoa

Wikipe-tan
Wikipe-tan

Manga (jatorriz 漫画) komikia izendatzeko erabiltzen den japonierazko hitza da. Literalki, "marrazki xelebreak" edo "zirriborroak" esan nahi du; Japoniatik kanpo, komiki japoniarretaz aritzerakoan bakarrik erabiltzen da. Katsushika Hokusai ukiyo-earen egileak honela sortu zuen manga terminoa: informalaren (漫 man) eta marrazkiaren (画 ga) kanjiak batuta. Manga egilea mangaka izenez ezagutzen da, eta irakurle zaletua akiba-kei edo otaku izenez (azken hau erabiliagoa da, baina esanahi negatiboagoa du). Manga ukiyo-earen eta mendebaldeko marrazki estiloaren arteko nahasketa moduko batetik sortu zen, eta Bigarren Mundu Gerratik gerora hasi zen bihurtzen, pixkanaka-pixkanaka, gaur egun den fenomenoa.