Txakur beltza (mamua)

Txakur Beltza (ingelesez Black Dog) nagusiki Britainia Handiko folklorean agertu ohi den izakia da, batez ere landa eremuan. Txakur Beltza gauez agertu ohi den izakia da, heriotzaren iragartzaile gisa. Usadioaren arabera ohiko tamaina baino handiagoko txakur bat da, maiz odol gorri koloreko begiak dituelarik. Sarri trumoi-ekaitza datorrenean, bidegurutzetan edota antzinako bidezidorretan agertu ohi da.

Txakur Beltza.

Britainiar Folkloreko germaniar mitologia eta zelta mitologiaren elementu edo aztarna bat dela uste da. Kondaira Britainiar Uharteetann garatu ondoren, EEBBtara ere igaro zen, bereziki ipar-ekialdeko estatuetara.

Literaturan ere eragina izan du, adibidez, Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmes detektiberaren Baskervilleko Txakurra kondaira honetan oinarritua legoke.

Iruditegia aldatu

Ikus, baita ere aldatu

Kanpo estekak aldatu