Eztul-belar
(«Tussilago farfara» orritik birbideratua)
Eztul-belarra edo mandarrosa (Tussilago farfara) Asteraceae familiako landare loreduna da, jatorria Europan eta Asian duena.
Eztul-belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Senecioneae |
Generoa | Tussilago |
Espeziea | Tussilago farfara |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Tussilago farfara leaf extract (en) |
Deskribapena aldatu
Landare iraunkorra eta errizomaduna da. 10-30 cm arteko altuera hartzen du.
Lore horiak ditu, hostoak baino lehenago sortzen direnak, zurtoin mamitsu eta ezkatadunen bukaeran. Loreak zimeldu ondoren ateratzen dira hosto horzdunak, denak oinarritik.
Bizitokia aldatu
Lur buztintsu eta hezeetan sortzen da, landaretza urriko lekuetan eta ezpondetan.
Erabilera aldatu
Eztularen kontrako sendagai gisa erabiltzen da. Garai batean zurtoin lehorrak tabako gisa erretzeko erabiltzen ziren.
Iruditegia aldatu
-
Landareak errepide ertzean.
-
Hostoak.
-
Infloreszentzia.
-
Fruitu hegalariak.