Turn! Turn! Turn!

Pete Seeger sortutako abestia, Bibliako pasarte baten ingelesezko itzulpena, hitzez hitz kopiatuta, gehi izenburuko hitza errepikatuz, gehi esaldi bakarra, bakezaletasuna adierazteko

"Turn! Turn! Turn!", edo "Turn! Turn! Turn! (To Everything There Is a Season)", Pete Seegerrek 1950eko hamarkadaren amaieran idatzitako abestia da. 1959an grabatu zuen lehenengo aldiz. Letra - abestian zehar errepikatzen den izenburua eta azken esaldi laburra izan ezik - Bibliako Ecclesiastes edo Kohelet liburuko hirugarren kapituluko lehen zortzi bertsoek osatzen dute. Pete Seeger ingelesezko ohiko bertsio batetik zuzenean hartu zituen Kohelet liburuko zortzi esaldi horiek, ia-ia hitzez hitz, eta Turn! Turn! Turn! leloa gehitu zien. Gero, amaieran, bakea lortzeko inoiz ez dela berandu gehitu zuen. Abestiak arrakasta handia izan zuen hurrengo urteetan. Dozenaka bertsio egin ziren, The Byrds taldeak bere egin zuen eta bertsionatzeaz gain, album baten izenari ere abesti honen izena ezarri zioten.

Turn! Turn! Turn!
Pete Seegerren, The Limelitersen, The Byrdsen, Mary Hopkin (en) Itzuli, Dolly Partonen eta Dolly Partonen musika-lana
Egilea(k)Pete Seeger, The Limeliters, The Byrds, Mary Hopkin (en) Itzuli, Dolly Parton eta Dolly Parton
Argitaratze-data1965
IzenburuaTurn! Turn! Turn!
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaingelesa
TonoaDo maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaEcclesiastes 3 (en) Itzuli
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakPete Seeger, DP eta Fondo Nacional de las Artes
Bestelako lanak
MusikagileaPete Seeger

Hitzak aldatu

Abestiaren hitzak Ecclesiastes edo Kohelet liburutik[1] ia hitzak hitzez hitz hartu dira, Bibliako James Erregeren bertsioan (1611) erabili zuen (Ecclesiastes 3 : 1-8 ) nahiz eta hitzen sekuentzia abestia berrantolatu. Ecclesiastes edo Kohelet liburua Salomon erregeak idatzi zuela dio tradizioak[2][1]. Hala balitz, X. mendean idatziko zukeen, baina Bibliako aditu askok beranduago idatzi zela uste dute, zazpiehun bat urte beranduago, K. a. III. mendean edo.


Ingelesez, Pete Segerrek hitz hauek abesten zituen:


« To every thing there is a season


To every thing there is a season, and a time to every purpose under the heaven:

A time to be born, and a time to die; a time to plant, a time to reap that which is planted;

A time to kill, and a time to heal; a time to break down, and a time to build up;

A time to weep, and a time to laugh; a time to mourn, and a time to dance;

A time to cast away stones, and a time to gather stones together;

A time to embrace, and a time to refrain from embracing;

A time to gain that which is to get, and a time to lose; a time to keep, and a time to cast away;

A time to rend, and a time to sew; a time to keep silence, and a time to speak;

A time of love, and a time of hate; a time of war, and a time of peace.

»

Ecclesiastes edo Kohelet Bibliako liburutik ekarria, (Salomon erregeak idatzi zuela dio tradizioak).



Elizen Arteko Biblian horrela euskaratu zen pasarte hau[3]:


Eginkizun bakoitzak bere garaia. Koh 3

« 1 Denak du bere sasoia,

gauza bakoitzak bere garaia du
eguzkipean:

2 jaiotzeko garaia
eta hiltzeko garaia,
landatzeko garaia
eta landarea ateratzeko garaia,

3 hilarazteko garaia
eta sendatzeko garaia,
hondatzeko garaia
eta eraikitzeko garaia,

4 negar egiteko garaia
eta barre egiteko garaia,
aiene egiteko garaia
eta alai egoteko garaia,

5 harriak jaurtitzeko garaia
eta harriak biltzeko garaia,
besarkatzeko garaia
eta banantzeko garaia,

6 bilatzeko garaia
eta galtzeko garaia,
gordetzeko garaia
eta botatzeko garaia,

7 urratzeko garaia
eta josteko garaia,
isiltzeko garaia
eta mintzatzeko garaia,

8 maitatzeko garaia
eta gorrotatzeko garaia,
gudurako garaia
eta bakerako garaia.

»

Biblia. Kohelet. §3.



Baina Pete Seeger abeslariak ordena aldatzen zuen abesterakoan eta Turn! Turn! Turn! leloa gehitzen zuen. Gainera "and a time of peace" esaldia indartzeko edo, hitz batzuk gehitu zituen: "...a time for peace, I swear it's not too late." Hau da, "benetan ez da (bakerako) beranduegi".

Bibliako Ecclesiastes edo Kohelet liburuko 3. kapituluak gauza guztientzako denbora eta lekua badagoela adierazten du: jaiotzarako eta heriotzarako, barre egiteko eta tristura sentitzeko, sendatzeko eta hiltzeko, gerrarako eta bakerako, eta abar.

Lerro hauek hainbat interpretazio, interpretazio ugari onartzen dituzte, baina Seegerren abestiak munduko bakearen alde egiteko modua azpimarratzen du amaierako gehiketagatik eta leloagatik: "bakerako, (bakea egiteko) garaia (da), zin egiten dut ez dela berandu". Lerro hau eta izenburuko esaldiak (Turn hori, Biratu!, Piztu!, Aldatu!, bezala uler daiteke. Eta zazpi hitz horiek dira Pete Seegerrek testu zaharrari egin zion aldaketa bakarra.

Egile eskubideak aldatu

1999an, Pete Seegerrek kantuaren egile eskubideen % 45a dohaintzan eman zituen ", Palestinako Etxe Eraispenen aurkako Batzorde Israeldar gobernuz kanpoko erakundeari[4]. Egile eskubideen % 50 bere buruarentzat gorde zuen, musika berak konposatu zuenez zilegi iruditzen zitzaion, eta letran egindako aldaketengatik egile eskubideen % 5 gehiago ere hartu zuen. Pete Seegerren hitzetan, "[musikaz gain] zazpi hitz idatzi nituen eta horietako bat hiru aldiz errepikatu nuen". Seegerrek idatzitako abestiaren koadernoa, 2007ko martxoan, AEBetako Alderdi Komunistak AEBetako New York Unibertsitateari emandako dokumentuen artean zegoen[5].

Bertsioak aldatu

Abestiak dozenaka bertsio izan ditu, elizetan, scout kanpamenduetan, manifestazio bakezaleetan... abestu egin da dagoeneko sei hamarkadatan. Film[6][7], telebista saioetan[8] eta dokumentaletan[9] AEBko hirurogeiko hamarkadako ikur gisa erabili da...

Hona bertsio arrakastatsu batzuk:

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Biblia/Kohelet — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. «About the Book of Ecclesiastes - its author, date and purpose.» www.usefulbible.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  3. KOHELET 3, Elizen Arteko Biblia | The Bible App. (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  4. (Ingelesez) Hasson, Nir. (2009-11-07). «Pete Seeger's Role in Ending Israeli House Demolitions» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  5. (Ingelesez) Cohen, Patricia. (2007-03-20). «Communist Party USA Gives Its History to N.Y.U.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  6. Esate baterako Forrest Gump (1994). (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  7. edo In America (2002). (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  8. «Music from The Wonder Years» usa.her.jp (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  9. (Ingelesez) «Trent Reznor and Atticus Ross detail their score to Ken Burns' new Vietnam War documentary» Consequence of Sound 2017-08-20 (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  10. (Ingelesez) «Mary Hopkin - Those Were The Days / Turn Turn Turn» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).

Kanpo estekak aldatu