Turako musofagidoen familiako 18 bat hegazti-espezieren izena da. 45 cm inguru luze izaten dira.

Corythaeola cristata.

Saharaz hegoaldeko Afrikako basoetan eta sabanetan bizi dira, batez ere. Basoetan bizi direnak kolorez berdeak izaten dira; sabanetakoak, berriz, grisaxkak edo marroixkak. Ile-itxurako lumaz eratutako motots bat dute buruan espezie gehienek. Fruituak jaten dituzte gehienbat. Turako motarik ezagunenak Tauraco leucotis eta Corythaeola cristata dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu