Tuntex Sky Tower T & C Tower eta 85 SKYTOWER izenez ere deitua (txinera sinplifikatuz: 高雄85大樓), Taiwaneko Kaohsiung hirian dagoen erabilera anitzeko etxe orratz bat da. Guztira 85 solairu dauzka eta 348 metroko altuera. Egituraren goialdeko antena kontuan hartuta, altuera 378 metrokoa da. Taiwango bigarren eraikinik altuena da Taipei 101 dorrearen atzetik.

Tuntex Sky Tower
Kokapena
Onartu gabeko estatuak Taiwan
HiriaKaohsiung
District of TaiwanLingya District
Koordenatuak22°36′42″N 120°18′00″E / 22.611666666667°N 120.3°E / 22.611666666667; 120.3
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1997
Arkitektura
ArkitektoaC. Y. Lee (en) Itzuli
Dimentsioak323 (altuera) m
Solairuak85
Azalera3.063.489 m²
54
Kontaktua
HelbideaLingya District
Telefonoatel:+886-980-018-666

Ezaugarriak aldatu

Dorrearen ezaugarri nagusietako bat, daukan forma arraroa da. Batetik 37 solairuko bi zati, bata bestearen ondoan. Bi zatiak elkartu egiten diren puntuan 40 solairuko egitura altxatzen da. 40 solairuotan Splendor Kaohsiung izeneko hotela kokatzen da. Behealdeko bi egiturek bulego eta etxebizitza erabilera dute. Bien bitartean, dorrearen goialdean behatoki bat dago.

Dorrearen eraikuntza lanak 1994ean hasi ziren eta eraikina 1997an inauguratu zen. Dorrea, C.Y. Lee & Partners and Hellmuth eta Obata & Kassabaum arkitekto taldeek diseinatu zuten.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.