Tueris "Handia", ugalkortasunaren jainkosa, haurdun dauden emakumeen babeslea. Zeru jainkosa ere izan zen, "Ostertzeko Misteriotsua" egiptoar mitologiaren arabera.

  • Izen egiptoarra: Taueret. Izen greziarra: Tueris edo Toeris
Tueris
Antzinako Egiptoko erlijioa eta Kemetismo
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ikonografiasastakaia eta hipopotamoa
Domeinuaerditzea eta ugalkortasuna
Familia
Ezkontidea(k)Set

Ikonografia aldatu

Larruazal beltzeko haurdun dagoen irudia, hipopotamo edo emakume buruduna, adarrak eta eguzki diskoarekin, eta bular handiak, lehoi hankak eta krokodilo isatsarekin. Baita zerri eme bat bezala ere.

Mitologia aldatu

Ra eguzki jainkoaren alaba eta Osiris eta Isisen ama zen. Tuerisek, Horusi lagundu zion honen Sethen aurkako borrokan. Sethen ohaidea zen, Plutarkoren arabera.

Epitetoak aldatu

Ta-urt bere izenak, "Handia" esan nahi du, baina, zeru jainkosa bezala, "Ostertzeko Misteriotsua" titulua zeraman, eta zeruko ipar hemisferioko izar batekin irudikatua zen.

Gurtza aldatu

Oso gurtua izan zen Karnak, Heliopolis, Abu Sinbel eta Gebel el-Silsilan. Haurdun zeuden emakumeek, jainkosa honen irudia zuten kuttunak zeramatzaten, ama esne ugari eman ahal izateko.

Kanpo estekak aldatu