Tsugaruko itsasartea (japonieraz: 津軽海峡 Tsugaru Kaikyō?) Japoniako itsasartea da Honshu eta Hokkaido uharteak banatzen dituena. Aldi berean Japoniako itsasoa eta Ozeano Barea lotzen ditu.

Tsugaruko itsasartea
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Sakonera200 m
EponimoaTsugaru region (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak41°20′00″N 140°20′00″E / 41.33333°N 140.33333°E / 41.33333; 140.33333
Honen parte daOzeano Barea
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakHokkaido
Hidrografia
Betebidea

Geografia aldatu

Hegoaldeko Tsugaru penintsulak ematen dio izena, iparraldean Matsumae penintsula dago. 20 kilometro inguruko tartea dago eta bataz besteko 140 metrotako sakonera dauka.

Itsasartea zeharkatzeko bideak aldatu

Ferriak izan dira itsasartea zeharkatzeko bide bakarra harik eta 1954ean Tōya Maru ferria urperatu eta 1.172 pertsona hil ziren arte. Orduan ur-azpiko tunela eraikitzea erabaki zen eta 1988an Seikan tunela inauguratu zuten.

Oraindik ere ferri zerbitzuak jarraitzen du, erabiliena Hakodate eta Aomoriren artekoa da.

Fauna aldatu

Thomas Blakiston esploratzaile eta naturalista britainiarrak zehaztu zuen Hokkaidoko espezieak Asia iparraldekoen antz handia zutela eta Honshukoen berriz Asia hegoaldekoen antza. Horrela beraz Tsugaruko itsasartea eremu zoogeografikoaren muga kontsideratzen da eta bere omenez Blakiston lerroa izenaz ezagutzen da biogeografia mailan.

Uren jabetza aldatu

Itsasartean Japoniarrek hiru itsas miliako uren jabetza dauka, ez ohiko 12 miliak, Estatu Batuetako Armadaren gerra untzi nuklearrak pasa ahal izateko, Japoniako nuklearren debekuarekin topo egin gabe.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu