Tsehaytu Beraki

abeslari etiopiarra

Tsehaytu Beraki (tigrinyeraz: ጽሃይቱ በራኺ; Quatit, 1939ko irailaren 1aRotterdam, 2018ko maiatzaren 24a) eritrear musikari eta ekintzaile politikoa izan zen, abesteagatik eta krar (bost sokako harpa) jotzeagatik ezaguna[1].

Tsehaytu Beraki

Bizitza
JaiotzaQuatit, Eritrea (en) Itzuli eta Quatit, Eritrea (en) Itzuli1939ko irailaren 1a
Herrialdea Eritrea
HeriotzaRotterdam2018ko maiatzaren 24a (78 urte)
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaPhilips
Amha Records (en) Itzuli

Musicbrainz: ee601600-ceec-4b41-872d-4ac921f5c6f1 Discogs: 1005317 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1939an jaio zen Quatit herri txikian[1]. Eritreako Asmara hiriburuan jaio zela uste zuen, baina haurra zela hara joan zen bizitzera[2]. 1999an Asmarara itzuli zen, eta Rishan ahizpak istorio osoa kontatu zion[2].

Zortzi bat urte zituela, ikasi zuen krar (etiopiar eta eritrear bost sokako harpa) jotzen, eta azkenean ezteietan eta festetan jotzen hasi zen[2]. Tsehaytu Ghergish, Fana Etel eta Tsehaytu Zennar moduko musikariengan inspiratu zen[2].

Hamasei urterekin utzi zuen eskola eta musikari profesional bilakatu zen[2]. Bere abestien musika eta letra guztiak idatzi zituen[2]. 1964tik aurrera, letrak politikoagoak bihurtu ziren, eta jendea harrituta geratu zen abestera ausartu zenez[2].

1977ko martxotik aurrera, aktiboki parte hartu zuen Eritrearen independentziaren borrokan[2]. Azkenean alde egin behar izan zuen. Sudanera joan zen bizitzera eta 1988an Rotterdamera (Herbehereak)[1][3]. 1999an Asmarara itzuli zen aldi baterako[2].

Krarrez gain, kebero eta bass-krar jotzen zuen[1].

2004an, Selam diskoa grabatu zuen[3].

2018ko maiatzean hil zen Rotterdamen[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Ingelesez) «Tsehaytu Beraki» Music in Africa (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  2. a b c d e f g h i (Ingelesez) «“Love for one country is Incomparable” Eritrea’s Tsehaytu Beraki» QieNit.com 2014-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  3. a b (Frantsesez) Daoudi, Bouziane. «Saint-Nazaire fait Escales en Erythrée» Libération 2007-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  4. (Nederlanderaz) De Waard, Peter. «Tsehaytu Beraki (1939-2018) bracht haar krarmuziek mee naar Nederland» De Volkskrant 2018-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).

Kanpo estekak aldatu