Trung ahizpak (circa 12 - 43) Vietnamen lehen dominazio txinatarraren aurka altxatu ziren liderrak izan ziren, Vietnameko heroina nazionaltzat hartzen direnak. Euren izenak Trưng Trắc () eta Trưng Nhị () ziren.

Trung ahizpak
Hai Bà Trưng
𠄩婆徵
39-40 – 43
Geografia
Historia
Aurrekoa
Vietnamen lehen dominazio txinatarra
Ondorengoa
Vietnamen bigarren dominazio txinatarra

Giaio Chin jaio ziren, Vietnameko iparraldean. Jaiotza urteak ez dira ezagunak, baina Trưng Trắc helduena zen. Heriotza data ere ez da ezaguna, baina 43. urtean hil zirela uste da.

Vietnamen kontakizun tradizionala aldatu

Vietnamgo herri txiki batean jaio ziren Trung ahizpak, militar tradizioa zuen familia batean. Euren aita Me Linheko (麊泠) prefektua zen, eta beraz ondo ezagutzen zituzten arte-martzialak. Txinatar jauntxoek vietnamdarrak tratatzeko zuten modua ondo ezagutzen zuten. Beste probintzia bateko prefektua zenaren Thi Sách semearekin ezkondu zen Trưng Trắc, eta honek lehen altxamendu batean hartu zuen parte. Txinatarrek hil zuten eta hortik emazteak lidergoa hartu zuen eta matxinada ernatu zen.

39an Trưng Trắc eta Trưng Nhịk euren herrian zegoen txinatarren unitate txikia kanporatu zuten, eta emakumez osatutako armada bildu zuten. Hainbat hilabete pasata Txinaren esku zeuden 65 bat ziudadela hartu zituzten eta Nam Việt askatu. Erresumaren erregina bilakatu ziren eta bi urtez lortu zuten txinatarren oldarraldiei aurre egitea.

Euren altxamendua, hala ere, laburra izan zen, Ma Yuan jeneralak armada bildu baitzuen euren aurka joateko. Trung ahizpek euren buruaz beste egin zuten Hát ibaiaan itotzen, 43. urtean.

Legendak dio eurekin zegoen Phung Thi Chinh gudaria haurdun zegoela umea eduki, esku batean umea hartu eta bestea ezpata eta borrokan jarraitu zuela ahalik eta bere buruaz beste egin zuen arte, umearekin batera.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu