Greziar mitologian, Dardaniako Tros erregea, Eriktonioren semea zen, eta honengandik heredatu zuen tronua. Hiru semeren aita izan zen: Ilo, Asarako eta Ganimedes. Tros, Troiaren eponimoa da, Ilion ere deitua, bere seme Ilorengatik. Trosen emaztea, esaten zenez, Kalirroe zen, Simois ozeanidaren alaba edo Akalaris, Eumedesen alaba.

Zeusek Ganimedes bahitu zuenean, Tros bere semeagatik atsekabetu zen. Errukiturik, Zeusek Hermes bidali zuen hain azkarrak ziren bi zaldirekin ze, uren gainean korrika egin zezaketen. Hermesek, Ganimedes hilezkorra zela eta jainkoen koparia zela, garrantzi handiko postua, ziurtatu zion.

Beste bertsio batzuetan, Ganimedes Laomedonteren semea zen. Hau, Iloren semea, eta, azken hau, berriz, Trosena. Beraz, Trosen birbiloba.

Trosengatik, dardanoak troiar deituak izan ziren, eta, euren lurra, Troadea.

Kanpo estekak aldatu